2009-11-15
Urrian hasiera eman genion programazio berriari eta aste batzuetan frogetan aritu eta gero, igandean aurkeztu genuen publikoki programazio berria. Tilosetan egin genuen ekitaldia eta nola ez, Jon Ijurkok egin zituen aurkezle/MC lanak. Lehen zatian, irratiko hainbat saiok zuzenean aurkeztu zuten saioa jende aurrean eta ondoren Plan B taldeak kontzertu ederra eskaini zuen. Hegaodeko haizeak lagunduta primerako giroan ospatu genuen programazio berriaren iragarpena, pintxo batzuekin lagunduta eta humore onean.
 
MOLOTOFF IRRATIKO TXOSNAN DANTZALDIA
SAN JOAN JAIAK 2009
Kaixo!
Azken urteotan egin bezala, aurten ere, Molotoff Irratia (91.8FM) Hernaniko Irrati Librearen txosnan garrantzi berezia emango zaio musika eskaintzari. Horregatik eta txosna eremuan entzuten den musika ahalik eta aberatsena izan dadin, hainbat musika adikto izango dira musika estilo desberdinak jartzen.
EGITARAUA
Ekainak 23, ostirala
REGGAE SOUND SYSTEMA
JAH INITY (Andoaingo reggae sound systema)
+ MURRAY MAN (Birmingham, Ingalaterrako reggae abeslaria)+ Aritz Sound System (02:00etatik aurrera)
Ekainak 24, larunbata
PUNK GAUA
Kontzertua: ABORTO FALLIDO ETA KARKABA
Dj Nokono (Donosti)Dj iñigito (Donosti)
Ekainak 25, igandea
DZ (Lasarte-Billabona-Asteasu.Rap-Funk)
DJ TALO (Hernani. Ethno...)
ARITZ “SOUND SYSTEM” (Hernani. Musika Beltza)
Ekainak 26, astelehena
BINILOZKO XIRINGAK GAUA.
DADDY JEFF
MR SNOID
BLUE EYE (Donostia. Beats)
PREST DJ (Andoain-Hernani. Break drum & jungle) RIKIKUZU eta MOMOTOMBO. (Hernani. Breaksfunkhouse)
Ekainak 27, asteartea
SELEKTAH SOUND SYSTEM
Selektah Kolektiboko lagunen sound systema. ARITZ SOUND SYSTEM musika aukeraketan eta mikrofonoan berriz; Barakaldoko Maisha eta 121 Crew, Bilboko Norte Apache, Hernaniko Raul `Black Jiko´ eta hainbat lagun. Musika Beltza (reggae, rap, funk, soul, afro-brasildar erritmoak...) festa.
Hau da orain arte konfirmatuta dugun egitaraua.
Galderak, zalantzak...
Aritz 675703276
MILA ESKER ETA ONDO IZAN
|
07.12.31
Irrati saioez gain, Molotoff Irratiak hainbat ekintza ere antolatzen
ditu; Gabonetako marisko zozketa, irratiko festa eta jaialdiak, San
Joanetako txosna, etab. Urteko azken egunean, abenduaren 31ean, marisko
zesto eder bat zozketatu genuen eta oso giro onean egin zen zozketa.
Irabazleak (eta ingurukoek) tripak ondo beteko zituzten ziur.
|
|
| |
|