MOLOTOFF IRRATIA - HERNANIKO AHOTSA
ZER DA?
Molotoff Irratia - Hernaniko Ahotsa irrati librea da. Irekia, parte
hartzailea eta asanblearioa. Diru irabazirik bilatzen ez duena eta
botere ekonomiko zein politikoetatik independentea.
Molotoff Irratia jendearen esku dagoen komunikazio tresna da eta herritarren
eskubidea den adierazpen askatasuna bermatzen du.
Molotoff Irratia-Hernaniko Ahotsa kultur elkartea da.
IBILBIDEA
Molotoff irratia- Hernaniko Ahotsak ibilbide luzea du eta
Euskal Herriko irrati libre zaharrenetakoa da. Urte guzti hauetan
Hernani zein inguruko herrietako talde, elkarte eta orotar herritarren
boz-gailu izan da eta adin eta ezaugarri desberdinetako ehunka herritarren
komunikazio tresnan bilakatu da. Jende horrek irratiaren mamia izan
den programazio aberatsa osatu du (musika mota desberdinetako saioak,
bertsolaritzari buruzkoak, mendi saioak, nazioarteko gaiak jorratzen
dituztenak, antzerkia, euskara, presoak, olerkigintza, kirola, haurrei
eskainitakoak...).
Irratiak 100 bazkide inguru ditu egindako lanaren babesle eta bultzatzaile
direnak.
|
|