SOUND SYSTEM
SAIOA
Sound System saioa “Musika Beltza” eta “Elektronikoa”
delako musikei eskainitako saioa da. Astearte eta asteazkenetan
emititzen da gaueko hamarretatik hamaiketara (22:00-23:00) Molotoff
Irratian (91.8fm). Saioan musika da protagonista. Aipatu estiloetako
musikak jartzen dira (reggae, rap, soul, funk, afro-brasildar
doinuak, drum& bass, jungle, dub, etab.) eta disko berri
eta nobedadeei ematen zaie lehentasuna.
Musika asko entzuteaz gain, tarteka, musika horren egileak
elkarrizketatzen dira; musikariak, festa eta jaialdi antolatzaileak,
etab. Musika, elkarrizketak eta agenda. Saioaren arduraduna
Aritz Sound System da; musika adikto amorratua. Aritzek gustuko
dituen doinuak Euskal Herri osotik zabaltzen ditu disko jartzaile
modura aritzen denean esta agendan, lehentasuna ematen zaie
festa eta sound system hauei.
|
|
|
HISTORIA
Sound System saioa 1992. urtean hasi zituen bere emanaldiak.
Aurretik, Aritzek “Tope Bwana” izeneko saioa egiten
zuen Molotoff Irratian (1989. urtetik) eta hau ere musika beltzari
(reggaeari) bereziki eskainitako saioa zen. Sound System izenarekin
saioa egin duen urteetan, milaka kantu eta ehunka lagun elkarrizketatu
ditu saioan. Saio bereziak ere ugari izan dira: zuzeneko sesioak,
abeslariekin saioak, etab.
|
Aritz-ek bere eskura
dituen baliabide guztiekin jarraitzen du gustuko duen musika
zabaltzen. Entzun! eta Gaztezulo aldizkarietako kolaboratzailea
da (disko kritikak, elkarrizketak, erreportaiak, etab). Prentsa
idatzian ere, Gara egunkariaren kolaboratzailea da; astero disko
berrien aipamena egiten du eta hiru astean behin musikarekin
zerikusia duten gaiekin zutabea du. Irratiari dagokionez, Molotoff
Irratian egiten duen saioaz gain, egun Info7 irratian (www.info7.com)
saioa egiten du (ostegunetan 22:00etatik 23:00etara), beste
kolaborazio batzuekin batera (Egin Irratian, Astigarragako Irrintzi
Irrati Librean edo Euskadi Irratian ere saioak izan ditu). Idazle
sena ez badu ere, Bob Marley eta reggae musikari buruzko liburua
idatzia du “Bob Marley: Begirunea, maitasuna eta askatasuna”
izenarekin (Txalaparta argitaletxea, 2002). Disko jartzaile
modura aritzeaz gain, hainbat ekitaldien antolatzaile ere bada;
horien artean, Hip-Hop egunak, Artixten Topaketa, Igandeko Sargoriak,
Molotoff Irratiko txosnaren musika egitaraua, etab.
Info gehiago: www.ixah.net |
|
Aritz Sound System
188 P.K.
20120 Hernani (Gipuzkoa)
Euskal Herria
email: ixa74@hotmail.com
675 703 276
|
| |
|